Musharraf atxilotzeko agindu du Pakistanek

2011ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
ISLAMABAD. Benazir Bhutto lehen ministro ohiaren hilketa ikertzen duen Pakistango Auzitegiak Pervez Musharraf presidente ohia atxilotzeko agindua eman du. 2007an hil zuten Bhutto, atentatu suizida batean. Orduko presidenteari, arriskuaz jabetuta, haren bizia babesteko neurriak hartu ez izana egozten diote. Musharrafen abokatuak bermepeko askatasuna eska dezake; egin ezean Pakistanera itzultzean atxilotu egingo lukete. Orain Londresen bizi da.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.