pakistan

Musharraf presidente ohia atxilotzeko agindu du Pakistango auzitegi batek

Benazir Bhutto lehen ministro ohiaren bizitza babestu ez izana leporatu dio. Pakistango buru izandakoa ihesean da 2008tik.

2011ko otsailaren 12a
11:47
Entzun
Pervez Musharraf Pakistango presidente izandakoa atzemateko agindua eman du Rawalpindiko auzitegiak, Benazir Bhutto lehen ministro ohiaren hilketa dela-eta.

2008ko abuztuan utzi zuen presidentetza Musharrafek. Konstituzioa urratzea eta ustelkeria leporatzen zizkioten, presio handia egin zion legebiltzarrak, eta laga egin zuen kargua. Harrezkero ihesean da.



Pakistango presidentea Musharraf zela hil zuten Bhutto: 2007ko abenduan Rawalpindin, atentatu suizidan. Auzitegiak haren bizitza babestu ez izana egotzi dio presidente izandakoari.

Estatu kolpe baten bidez lortu zuen agintea Musharrarek, 1999an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.