MYANMAR. AUNG SAN SUU KYI. MYANMAR

AUNG SAN SUU KYI. Kolonialismotik diktadura anker batera

2010eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
INDEPENDENTZIA

1531. Toungoo dinastiak hainbat herriren eskuetan zegoen lurraldea batzeko prozesua abiatu zuen.

1862. Britainiar Inperioak hainbat dinastiaren eskuetan egon zen lurraldea bereganatu zuen.

1948. Erresuma Batuarekiko independentzia lortu zuen. Aung San jeneralak zuzendu zuen independentziarako borroka; Suu Kyiren aitak.

DIKTADURA LUZEA

1962. Junta Militarrak gaur arte indarrean den diktadura ezarri zuen.Than Shew jenerala da burua.

1988. Rangunen manifestatu ziren hiru mila ikasle hil zituen Junta Militarrak.

1989. Birmania izena aldatu zuen Junta Militarrak; Myanmarko Batasuna ezarri zion.

1990. Aung San Suu Kyiren LND Demokraziarako Liga Nazionalak irabazi zituen hauteskundeak; Junta Militarrak ez zituen emaitzak onartu.

1991. Suu Kyiri Bakearen Nobel saria eman zioten. Urte hartan atxilotu zuten lehen aldiz.

2007. Junta Militarraren kontrako protestak egin zituzten hainbat hilabetez monje budistek; Azafrai Iraultzan ehunka lagun hil eta atxilotu zituzten.

2010. Junta Militarrak bozak egin zituen iragan astean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.