Myanmar bisitatu du David Cameronek
NAYPYIDAW. Erresuma Batuko lehen ministro David Cameron Myanmarren izan da, eta Thein Sein presidentearekin eta Aung San Suu Kyi oposizioko buru eta Bakearen Nobel saridunarekin bildu da. Cameronek esan du Bruselak Myanmarri ezarritako zigorrak bertan behera utzi behar lituzkeela, armen bahimendua izan ezik. Apirilaren 30ean beteko da zigorren epea, eta luzatu ala eten erabaki beharko du EBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu