Myanmar hegoaldean -Nargis zikloiak hondatutako eskualdeetan- Konstituzio berriari buruzko erreferenduma egin zuten larunbatean eta, gaur emandako datu ofizialen arabera, herritarren %92k onartu egin dute. Batzorde Militarrak proposatu du testu berria -herrialdea gobernatzen du batzorde horrek-. Hango hedabideek diotenez, botoa eman zezaketen 27 milioi lagunetatik 26k bozkatu zuten.
Irrawadyko ibaia arteko eta Rangungo eskualdeko 47 barrutitan bizi diren herritarrak deitu zituzten galdeketara. Hil honen 10ean, berriz, Myanmarko beste 278 barrutitan egin zuten erreferenduma. Orduan, 22,7 milioi hautesleetatik %99,07k parte hartu zutela eta horien artean %92,4k testuaren alde bozkatu zutela adierazi zuen Batzorde Militarrak.
NDL Demokraziaren aldeko Liga Nazionala oposizioko indar politikoak larunbateko erreferendumean ezezkoa ematera deitu zuen, "militarrak proposatutako Konstituzioa ez delako demokratikoa".
Testu horrek alderdi politiko ezberdinek lehiatzea zilegi izango luketen bozak 2010ean egingo direla zehazten du, baina zibilei boterea emateko "aukera" besterik ez du aipatzen.
Mundua
Myanmar hegoaldeko herritarren %92k onartu dute Konstituzio berria
Zikloiak hondatu dituen barrutietan egin zuten larunbatean galdeketa, eta Batzorde Militarrak proposatu zuen testua. NDL Demokraziaren aldeko Liga Nazionala oposizioko indar politikoa kontra agertu da, "Konstituzioa ez delako demokratikoa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu