Myanmarko militarrekin «maiz» bilduko da Suu Kyi
BANGKOK. Myanmarko Gobernua eta Aung San Suu Kyi giza eskubideen ekintzailea aurrerantzean maiz elkartzea adostu dute. Junta Militarreko kideekin «sarritan» bilduko dela etorkizunean jakinarazi du oposizioko buruak. Suu Kyi Bakearen Nobel saridunak hamabost urte eman ditu preso demokrazia aldarrikatzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu