Anberes Flandriako hiriburu eta Belgikako hiriburu ekonomikoan garaile izan da N-VA alderdi flandriar independentista kontserbadorea, atzo Belgikan egin zituzten eskualde eta udal hauteskundeetan. Bart de Weber N-VAko buruzagiak lortu du Anberesko alkatetza, eta Belgikako lehen ministro Elio Di Rupori eskatu dio estatu erreforma bat egin eta Flandriari autonomia gehiago emateko. Estatuari egitura konfederala ematea galdegin dio.
Botoen %36,3 eskuratu ditu alderdi independentistak, %80 zenbatuta zituztela. "Egin duguna historikoa da. Itzuli ezinezko puntu batera iritsi gara", esan du De Weberrek hauteskundeetako emaitzak ezagutu eta gero. 90 urte zeramatzan Alderdi Sozialistak Anberesen irabazten.
Emaitza "dramatikotzat" jo zuen Olivier Maingainek, FDF Federalista Frankofono Flandriarren presidenteak. Haren ustez, N-VAren garaipenak adierazten du Belgikako Gobernuak ez duela abertzale flandriarren "gosea asebete".