"Irakeko eta AEBetako indarrak azken prestaketak egiten ari gara Muktadaren miliziak hasitako oldarraldia amaiarazteko",adierazi du Anthony Haslam koronelak, Najafeko marineen 11. unitateko buruzagiak.
Atzo, AEBetako Armadak ahalik eta lasterren Najafetik alde egiteko eskatu zien hango bizilagunei, eta hiria bonbardatu du, bai atzo arratsean, bai gaur goizean.
Al Sadrek gidatutako xiiten altxamendua Najafen hasi zen iragan ostegunean, baina Irakeko beste hainbat gunetara zabaldu da. Besteak beste, Amarara zein Bagdad hiriburura. Ildo horretatik, borroka horien ondorioz atzo goizetik 35 lagun hil direla eta 219 zauritu jakinarazi du Irakeko Osasun Ministerioak. Datu horietan, gainera, ez dituten Najafenhil eta zauritu direnak zenbatu. Amara, Diwaniya, Nasirija, Basora, Kut eta Bagaden gertatu dira heriotz horiek. Amara inguruan Erresuma Batuko Armdarekin izan ditute borrokak milizianoek.
Najafi dagokionez, joan den ostegunean altxamendua hasi zenetik 360 miliziano hil dituztela zabaldu zuten atzo AEBetako Armadako iturriek.
AEBen bonbardaketak direla eta, eztabaidak Irakeko Gobernuan
Najafen hildako zibilak ere asko dira. Ildo horretatik, AEBetako Armadak Najaf bonbardatu izanak ezinegona eta eztabaida piztu du Irakeko behin-behineko Gobernuan. Esate baterako,Ibrahin Al Jafari presidenteordeak Najafetik alde egin dezatela eta Al Sadren inguruan ezarritko hesia ken dezatela eskatu diete AEBetako buruzagi militarrei.
Buruzagi politiko bat hil dute Dijalan
Dijalako probintzian, berriz, buruzagi politiko baten kontrako atentatua egin dute gaur goizean. Zehatz-mehatz, Iraultza Islamikoaren Kontseiluko Gorena alderdiko Dijalako ordezkari nagusia, Ali Al Jalisi, hil dute tiroka Mahmudija hirian. Iraultza Islamikoaren Kontseilu Gorena Irakeko alderdi xiita nagusietako bat da.
Irak
Najaf mendean hartzeko prestatzen ari da AEBetako Armada
Najaf hiria mendean hartu eta xiiten altxamendua behin betiko amaiarazteko erasoa prestatzen ari direla agertu dute AEBetako Armadako buruzagiek. Ofentsiba hori Irakeko segurtasun indarrekin batera ari direla gertatzen zehaztu dute. Muktada Al Sadr abade xiitak, oldarraldiaren buruzagiak, ostera, borrokan segitzeko deia egin die gaur goizean berriro ere bere jarraitzaileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu