Nakba eguna, aberriratzeko eskubidearen aldarria

2012ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Gaurko egunarekin, Israelek sortu zela 64. urteurrena ospatuko du. Eta palestinarrek 1948an tragedia bat hasi zela gogoraraziko dute. Urte hartako gertaerek etengabeko ihesaldia eragin zuten, gaur egun zazpi milioi palestinar baino gehiago erbestean izateraino. Urte hartan 726.000 herritarrek ihes egin behar izan zuten etxetik, edota bota egin zituzten, eta ehunka lagun hil zituzten. 414 herrixka kiskali zituzten israeldarrek, eta palestinarren ondasunak bereganatu zituzten. 1952an Israelgo Legebiltzarrak Herritartasunaren Legea onartu eta gero, palestinarrei herritartasuna ukatu egin zieten estatu berrian, eta 1967an,Gaza eta Zisjordania militarki okupatu zituztenean, egoera larriagoa egin zen; berriz ere ihesaldi masiboa eragin zuten. Nakba eguna palestinarren aldarrikapen eguna izaten da; Israeli sarraskiagatik erantzukizuna eta auziari irtenbide bat eman diezaioten eskatzeko ateratzen dira palestinarrak kalera, Lurralde Okupatuetan nahiz erbestean. Etxera itzultzeko eta herri modura etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.