Frantzia

Nathalie Menignon Action Directeko buruzagi izana libre utzi dute

Bizi arteko espetxe zigorra ezarri zioten 1989an, eta baldintzapean utzi dute aske. Besteak beste, ezingo du Haute Garonne departamendutik atera. 20 urtetik gora egin ditu espeetxean eta hemiplejiak jota dago.

2008ko abuztuaren 2a
15:08
Entzun
Natahlalie Menignon Frantziako Action Directe ezker muturreko erakunde armatuko buruzagi izana baldintzapean aske dago gaur goizetik. Kanpoan zain zituen kazetariei adierazpenik egin gabe atera da Seyssesko espetxetik (Haute Garonne departamendua, Frantzia).

1989an bizi arteko espetxe zigorra ezarri zion Frantziako Justiziak Menignoni, eta orain baldintza gogorrak ezarri dizkio askatasunaren truke. Batetik, agintarien baimenik gabe ezingo du atera Haute Garonne departamendutik. Bestetik, Action Directeri buruz ezingo du hitzegin jendaurrean.

Menignonek hemiplejia dauka bihotzeko arazoen ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.