Reiner Braun IPB Bakearen Nazioarteko Bulegoko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta IALANA Arma Nuklearren KontrakoAbokatuen Nazioarteko Erakundeko Alemaniako zuzendaria eta NATOren Kontrako Nazioarteko Koordinakundeko bozeramailea da; bake mugimenduko 50 bat talde batzen ditu aliantza horrek. NATOk gaur hasi duen bileraz mintzatu da BERRIArekin.
Lisboan egingo diren bakearen inguruko hitzorduetako batean parte hartuko duzu, eta oraindik ez dago NATOren estrategia berria argitaraturik. Zein da protestaren arrazoia?
Arrazoia duzu. NATOren kontzeptu berria hain da sekretua Legebiltzarreko hamalau diputatu alemaniarrek ikusi dutela soilik. Eta hori gardentasun handiagoa zin egin zuela. Guk, bakearen mugimenduko ordezkariok, ez ditugu NATOren kontzeptu zaharrak edo berriak bakarrik kritikatzen, erakunde militarraren oinarriak baizik. NATO historiaren txatarraren parte da. Arma nuklearrek planetaren iraupena mehatxatzen dute, eta era horretako suntsipen armarik gabeko mundua oztopatu. Misilen kontrako ezkutuarekin ere mendebaldeko munduaren hegemonia ziurtatzen ari dira.
Egoera horretan zein da Europako Batasunaren lekua?
Bada denbora NATO helburu militarretarako sektore zibiletan sartzen saiatzen ari dela, eta horrek NATOren eta EBren arteko harreman estuagoa ekarriko du. NATOren aliatu estrategikoa izango da, ez gehiago, ez gutxiago. Bruselak aliantza militarraren itxura zibilari ekarpena egin behar dio. Baina inoiz ez dugu ahaztu behar hitz egiten ari garen bitartean NATO sufrimendua eragiten ari dela. Ez bakarrik Afganistango gerran; baita munduko beste hainbat lekutan ere. Milaka milioi armetan gastatu beharrean, diru hori helburu baketsuetarako erabili beharko litzateke: hezkuntzan, politikasozialetan, kulturan. Eta hori NATOren lurraldean, eta baita handik kanpokoetan ere.
NATOren arma nuklearrak aipatu dituzu. Gerra Hotzaren garaiaren aldean, ez dago eztabaida publikorik arma nuklearrei buruz. Zer lor dezake bakearen aldeko mugimenduak alde horretatik?
Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Itunaren aurreko bileran, New Yorken, aliantza zabala eratzea lortu genuen; alderdi politikoetako ordezkariak ere erakarri genituen. Aliantza horrek sendotu egin zuen arma nuklearrik gabeko munduaren diskurtsoa. Nazioartean bakearen aldeko mugimendu sozialen lorpenik handienetako bat da: arma nuklearrei buruz nazioarteko bilera batetik arma nuklearrik gabeko munduaren alde borrokatzeko tresna erreala sortzea. Orain tresna hori erabili behar dugu.
Zer lortu nahi dute Lisboan NATOren bileraren hitzordu alternatiboarekin?
Helburu nagusietako bat da NATOri zilegitasuna kentzen jarraitzea, baina nazioartean gure egiturak lotzeko ere balio digu, etaNATOren arriskuen inguruan hobeto informatzeko. Berdeen diputatu batzuek duela gutxi emandako hitzaldi batean ikusi genuen oso gutxik jartzen duelazalantzan NATOren existentzia eta jendeak barre egiten diola desegitea eskatzen duenari. Hori aldatu egin behar da. Argudioekin borrokatu behar dugu, modu masiboan sorkuntza erabiliz.
NATOk Errusiarekin duen harremana ez da ongi garatu azken urteetan. Aurrerantzekoa nola izango da?
NATOren barruan Hastin Lionel Ismay militar britainiarraren sineste zeharra geratuko da: errusiarrek kanpoan behar dute. Eta hori Kaukason ikus dezakegu, non gatazka inperialista eta militarra kiskaltzen ari den apurka. NATOren eta Errusiaren artean segurtasun interesetan gaur egun dagoen elkarkidetzak ezin du hori ezkutatu. Bai, egia da, orain eztabaida bat badagoela elkarren artean misilen kontrako ezkutu bat egiteko, baina horrek ez du konponduko arma nuklearren arazo taktikoa. Ez dut uste ere defentsa sistema hori egunbatean eraikiko denik. Nire ustez, AEBetako arma industria sustatzeko erabiltzen da, ez beste ezertarako. Segurtasun politikan benetako parte-hartze batek NATOk sekula edukiko ez duen oinarri sendoagoa izan beharko luke. Segurtasun sistema kolektibo batek aliantza multilateraletan sostengatu behar du.
Afganistango gerrak gero eta biktima zibil gehiago dauzka. Alde horretatik hegoaldeko herriek NATOrenofentsibarekiko kezka ba al du? Ipar-Hego auzi baten arriskurik ba aldago Gerra Hotzaren ondoren?
Noski. NATOk gatazka gehiago sortzen ditu joera globalarekin eta interbentzionistarekin, eta mundu osoan bere balioak defendatzen saiatzen da, gerraren bitartez behar izanez gero. Baina mendebaldeko munduaren hegemonia eztabaidan dago azkenaldian. Beste herri batzuk ekonomikoki sendotzen ari dira, eta, horregatik, eragin politiko handiagoa exijitzen dute.
Hegoamerikan defentsarako aliantza militarrak sortzeari buruzko eztabaida dago. Aukera edo arrisku gisa ikusten duzu hori?
Berrarmatzeak eta neurri militarrak hartzeak ez dakartzate beregain segurtasun handiagoa. Benetako segurtasuna elkarren arteko konfiantzan kooperazioan eta berdintasunean lor daiteke soilik.
«NATO historiaren txatarraren parte da»
NATOren oinarrien kontrako borrokan murgilduta dago abokatua, erakunde militarra deuseztearren; herritar askok ez duela bere izaera zalantzan jartzen-eta egiten dituen sarraskiez informatu beharra dagoela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu