NATOren eta Afganistango segurtasun indarren arteko operazio baten ondorioz, 18 zibil hil dira Afganistanen, Logar probintzian. Hala jakinarazi dio gaur Ghulam Sakhi Rogh Liuanai probintziako polizia buruak Efe berri agentziari.
Haren arabera, Sakhauand herriko etxebizitza baten aurkako erasoa izan da, gauez. Talibanen buruetako bat han bizi zela pentsatuta egin dute erasoa.
Kandaharren eraso suizida bat izan da, aireportutik gertu dagoen merkatu baten aurka, eta ondorioz, 22 zibil hil eta 50 zauritu dira.