Nahiz eta NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak ateak itxi, Georgia eta Ukrainia baikor agertu dira. Erakundeko kide bihurtzeko erreforma politiko eta militarrak egin beharko dituztela adierazi die NATOk, herenegundik atzo arte Bruselan (Belgika) egindako bileran.
Georgiako Atzerri ministroak, Eka Tkeshelashvilik, NATOko kide izatetik geroz eta gertuago daudela adierazi du, nahiz eta oraingoz, ateak itxita izan. Ukrainiako Atzerri ministroak, Vladimir Ogrizkok, bere aldetik, NATOko kide izateko prozesuak 2009an martxan jarraituko duela espero du. Viktor Justxenko Ukrainiako presidentea ere NATOn sartzeko erabakiaren aldekoa da: «Europako mendebaldean segurtasuna eta bakea ziurtatzeko modu bakarra, bertako herrialdeak NATOn sartzea da», adierazi du.
Bestalde, NATOko Jaap de Hoop Scheffer idazkariak Afganistanera tropa gehiago bidaltzeko beharraz ohartarazi die erakundeko estatu kideei. Beldur dira, duela bost urte ekintzaile talibanen aurka hasitako borrokak ezertarako balioko ez duela. Oraindik Afganistanen egiteko asko dagoela uste du.
Egun, NATOk 51.300 soldadu ditu Afganistanen. Hala ere, 2001ean AEBek talibanak Gobernutik egotzi zituenetik ez dituzte horiek garaitzea lortu.
NATOk ateak itxi dizkien arren, baikor dira Ukrainia eta Georgia
Ekintzaile talibanen erasoei aurka egiteko Afganistanera tropa gehiago bidali behar direla azaldu du NATOk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu