mundua

NATOk baztertu egin du "Sirian edo beste herrialde arabiarren batean" operazio militarra egitea

Aldiz, nazioarteko erakundea Libian militarki parte hartzen ari da, horretarako NBEren agindua duela argudiatuta.

2011ko irailaren 30a
16:44
Entzun

Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak esan du erakundeak baztertu egin duela "Sirian edo beste herrialde arabiarren batean" operazio militarra egitea. Libian ari da, ordea, militarki parte hartzen duela hilabete batzuetatik, Muammar Gaddafi agintariaren aurka, erreboltariak babestuta.

"Ez dugu Sirian edo beste herrialde batzuetan parte hartzeko asmorik", esan du Rasmussenek Bruselan gaur, agerraldi batean. Sirian herritarrak Baschar Al Asad presidentearen errejimenaren aurkako borrokan dabiltza aurten. Bart Siriak beste bost lagun hil ditu, herritarren protestetan.

NATOko idazkari nagusiak azaldu du Libian jarduteko NBE Nazio Batuen agindua badutela eta beste herrialde arabiarretan aritzeko ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.