NATOko indarrek Pakistanen Afganistango mugan ustezko ekintzaile batzuen aurka egindako erasoan hamahiru pakistandar soldadu aliatu hil dituzte, Asif Yasin Malik Pakistango armadako buruetakoak esan duenez. Khyber eskualdean izan da gertaera, eta, militar haren arabera, NATOk erasoan "etsaia jotzean ez du distantzia neurtu, eta aliatuak harrapatu ditu".
Hamahiru hildako haien artean koronel bat eta kapitain bat daude.
Afganistango mugan makina bat eraso egiten ditu NATOk, talibanak eta Al Kaedako kideak daudelakoan. AEBek babestutako Pakistango Gobernua deuseztea da horien xedea, agintari ofizialek uste dutenez.