Afganistango Poliziak jakinarazi duenez, NATOren eta Afganistango Armadaren indar bateratuek hamahiru zibil hil dituzte bonbardaketa batean. Era berean ustezko hamasei taliban hil dituztela erantsi dute ituri berek.
Azaldu dutenez, Afganistan hegoaldeko Hemand probintzian gertatu da bonbardaketa, eta erreboltarien gordeleku bat zuen jomuga. Poliziaren arabera, hildakoez gain bost zibil zauritu dituzte -haurrak dira haietako zenbait-, eta Lashkar Gahko erietxe batera eraman dituzte.
NATOko indarren buruek erasoa egin dutela baieztatu dute, baina ez, ordea, zibilak hil dituztela.
Mundua
NATOk hamahiru zibil hil ditu Afganistanen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu