Mundua

NATOk zortzi zibil hil ditu Afganistanen azken orduetan

Heriotzetako bost Kandaharren gertatu dira, eta beste hiruak egun Mendebaldeak gidatutako indarren jomuga nagusi den Helmand probintzian. Hain zuzen ere, beste hamabi hil zituzten igandean Helmanden.

2010eko otsailaren 16a
10:32
Entzun
NATOko buruzagi militarrek "hutsegitetzat" jotzen dituzte behin eta berriz Afganistanen gertatzen ari diren zibilen hilketak, baina, era berean, behin eta berriz gertatzen dira. Azken orduetan zortzi zibil hil dituzte, bost Kandaharren eta beste hiru Helmand probintzian.

Kandaharreko heriotzei buruz NATOko buruek agertu dute lurra aitzurtzen ikusi zituztela, eta lehergailuak jartzen ari zirela pentsatuta, eraso egin eta hil zituztela. Heriotza horie "deitoratzen" dituztela erantsi dute ISAF Segurtasunean Laguntzeko Nazioarteko Indarretako buruek, eta ikerketaagindu dutela.

Beste hiru zibil, berriz, Helmalnd probintzian hil dituzte, hau da, talibanen gotorleku nagusi delakoan NATOko eraso handia abiatu duen eremuan. Heriotza horiei buruz ere antzeko azalpenak eman dituzte: talibantzat hartu, nahastu eta hil dituztela. Larunbatean hasi zuten NATOk gidatutako indarrek eraso handi hori Helmanden, batik bat, Marja hiriaren inguruan, eta igandean bertan 12 zibil hil zituzten misil bat "oker" botata.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.