NATOko bi soldadu hil dituzte Afganistanen
KABUL. NATOko bi soldadu hil zituzten atzo, tiroz, Afganistan hegoaldean. Bi gizonek egin dute erasoa. Horietako bat «kaleko jantzita» zegoela esan du aliantzak, eta bestea «ziurrenik Afganistango armadako militarra» izango dela. Gobernuak esan du talibanekin bat egiten duten soldaduak daudela armadan. Maiz gertatzen dira nazioarteko tropen aurkako erasoak. Iragan larunbatean AEBetako koronel bat eta komandante bat hil zituen Poliziako informazio alorreko agente batek, ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu