Mundua
NATOko indarrek 150 lagun hil dituzte Afganistanen
NATOk eta Afganistango Armadak osatutako indar bateratuak 150 pertsona hil ditu Afganistan ekialdean, Paktika probintzian. NATOko iturrien arabera, "talibanak" dira hildako guztiak. Iturri horiek azaldu dutenez, talibanekin borrokaldi handia izan dute bart, eta 150 inguru hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu