mundua

NATOko lau kide hil dira Afganistanen, euren helikopteroak istripua izanda

Afganistango ekintzaileek esan dute euren eraso batengatik jausi dela.

2012ko apirilaren 20a
09:14
Entzun

Gutxienez NATOko lau kide hil dira bart Afganistanen, eurek zihoazen helikopteroak istripua izanda, erakunde haren arabera. Helmand eskualdean izan dute ezbeharra: atentatu bat izandako polizia batzuk laguntzera joan dira eta, eguraldi txarraren ondorioz, helikopteroa erori egin da, NATOk esan duenez. 

Aldiz, Afganistango ekintzaileek adierazi dute euren eraso batengatik jausi dela helikopteroa.

Polizien aurkako atentatuan lau lagun hil dira —poliziak dira laurak—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.