mundua

NATOko sei soldadu hil dira Afganistanen

Hildakoen inguruko daturik ez du eman NATOk. Erasoa baieztatu aurretik, Erresuma Batuko Defentsa ministerioak jakinarazi du bere herrialdeko sei soldadu desagertuta zeudela.

2012ko martxoaren 7a
11:03
Entzun

ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarretako sei soldadu hil dira Afganistan hegoaldean, bonba baten leherketaren ondorioz. NATOk Afganistanen duen misioa da ISAF.

NATOko iturriek azaldu dute atzo izan zela erasoa, baina ez du hildakoen daturik zabaldu.

Hildakoak baieztatu baino lehen, Erresuma Batuko Defentsa ministerioak jakinarazi du bere herrialdeko sei soldadu desagertuta zeudela, eta beharbada Afganistanen izandako leherketa batean hil direla.



 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.