Mundua

NATOko zazpi soldadu hil dituzte Afganistanen

AEBetakoak dira hildako militarrak. Errepidean bi bonba lehertuta zendu dira. Urtea hasi denetik 315 soldadu estatubatuar hil dituzte Afganistanen.

2010eko abuztuaren 30a
19:04
Entzun
NATOko zazpi soldadu estatubatuar hil dituzte Afganistanen gaur, errepidean bi bonba lehertuta. Erakunde militarrak jakinarazi duenez, lehergailu batek bost soldadu hil ditu eta besteak bi. Erasoa Afganistan hegoaldean izan dela jakin arren, oraingoz ez dute non hil dituzten zehaztu. Hildakoen identitateak ere ez dituzte jakitera eman. Iturri berberek adierazi dutenez, "biktimak identifikatzea Afganistango autoritateei dagokie".

Abuztuan atzerriko 68 militar hil dituzte Afganistanen. Urtea hasi denetik, berriz, AEBetako 315 soldadu hil dituzte han. Orain bi egun, NATOk Afganistanen dituen bi baseri eraso zieten talibanek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.