Afganistan

NATOren bi baseri eraso diete talibanek

Ekintzaileetatik 24 hil egin dituztela agertu dute NATOko iturriek, eta, aldiz, euren artean ez dagoela ez hildakorik eta ez zauriturik. Ekialdeko Khost probintzian gertatu da erasoa, eta 30 bat talibanek parte hartu dute.

2010eko abuztuaren 28a
17:10
Entzun
Erreboltari talibanen erasoa jasan dute gaur goizean NATOren bi basek Afganistan ekialdean, Khost probintzian, bai NATOko iturriek, bai talibanek baieztatu dutenez.

Talibanen arabera, 30 ekintzailek parte hartu dute bi erasoetan, haien artean, gorputzera itsatsita lehergailuak zeramatzaten zortzi ekintzaile suizidak. NATOk gidatutako Isaf nazioarteko indarrek azaldu dutenez, talibanei aurre egitea lortu dute, eta haietako 24 hil eta beste zenbait atxilotu egin dituzte. Aldiz, euren artean ez dela zauriturik eta hildakorik izan ziurtatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.