Mundua

Nazio Batuen Erakundeko kide oso izatea eskatuko du Palestinak Segurtasun Kontseiluan irailaren 23an

1967ko mugak onartzea eskatuko dute palestinarrek. Israel eskakizunaren araberako erantzuna prestatzen ari dela esan du Diaspora ministroak, eta NBEk ez duela inondik inora onartuko.

2011ko irailaren 13a
18:43
Entzun

Mohamed Shtahe bitartekari palestinarrak gaur goizean Ramalan esan duenez, Palestinak Nazio Batuen Erakundeko kide oso izatea eskatuko dio Segurtasun Kontseiluari irailaren 23an. 1967ko mugak onartzea eskatuko du Palestinako Aginte Nazionalak (PAN) Mahmud Abas presidentearen hitzaldiaren aurretik.

Barack Obama AEBetako presidenteak, ordea, atzo iragarri zuen euren kontrako botoa jasoko duela eskaerak. Shtanek ez du betoaz hitz egin nahi izan, baina eskaerak Segurtasun Konseiluaren ezezkoa jasotzen badu, zer egin aztertu beharko dutela aurreratu du. Hala ere, lehenago ere beste herrialde batzuk NBEn sartzea behin baino gehiagotan egin behar izan dutela azpimarratu du.

Yuli Edelstein Israelgo Diasporako ministroak gaur salatu du palestinarren helburua Israel "isolatzea" dela, eta Israelgo Gobernua NBEren erresoluzioaren neurriko erantzuna ari dela prestatzen. "Ez da beharrezkoa Palestina NBEn onartzea, ez baitut uste bake prozesua berriro ekiten lagunduko duenik. Segurtasun Kontseiluak, gainera, ez du onartuko inondik inora eskaera hori".

Gaur Turkia Palestinako Estatua sortzearen alde agertu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.