Boli Kostako egoera gaiztotzen ari dela ikusita, Laurent Gbagbori alde egiteko eskatu dio, behin eta berriz, nazioarteak.
Frantziako atzerri ministroak, Alain Juppek, kriminaltzat jo du Gbagbok boterea ez uztea. Are gehiago, «joatera behartuta» dagoela esan dioJuppek. AEBek ere mezu bera adierazi dute: «Dimititzeko eta odola isurtzeari uzteko unea ailegatu da». Catherine Ashton EBko diplomaziaburuak ere Gbagbok «berehala» joan eta Ouattarari lekua utzi behar duela dio. Ban Ki-moonek, herenegun, gauza bera exijitu zuen. Gbagbok, baina, entzungor egin die mezu horiei.
Nazioarteak Gbagbori boterea uzteko eskatu dio, sarraskia saihesteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu