Irudia. Hego Sudan
NAZIOARTEAREN LAGUNTZA IRITSI ZAIN
Azken asteotan, tribuen arteko liskarretan, milaka lagun kaltetu dira Hego Sudango Jonglei eskualdean. NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, 60.000 lagunek ihes egin dute etxetik. Horietako asko itzultzen ari dira, baina oraindik asko daude basoetan ezkutatuta. Ezkutatuta daudenengana heltzea oso zaila dela dio NBEk, eta laguntza bidaltzeko zailtasunak dituzte. Irudian, hainbat herritar ageri dira Juban, Janariaren Mundu Programa laguntza banatzen hasteko zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu