Merkelek elkartasuna adierazi du atentatuan hildakoen senideekiko eta "elkarrekin negar egiten" dutela nabarmendu du. Kantzelerrak erasoa egin dutenak aurkitzeko "erabateko elkarlana" eskaini dio Frantziako Gobernuari.
Barack Obama AEBetako presidenteak haren herrialdearen laguntza "irmo eta hautsiezina" eskaini dio Hollandi. "Egin beharreko guztia egingo dugu terrorista hauek Justiziaren aurrera eramateko". Atzo gauean telefonoz hizt egin zuten AEB eta Frantziako presidenteek. Obamak atentatua ikertzeko beharrezkoa duen laguntza osoa eskaini dio Frantziari.
Mateo Renzi Italiako lehen ministroak segurtasun neurriak indartu ditu atzoko erasoen ostean. Telebista bidez eskainitako adierazpenetan haren elkartasun osoa adierazi dio atentatuan hildako eta zauritutako lagunei eta euren senitartekoei. Haren aburuz, atzoko erasoak ezin dira gutxietsi, eta "gizadi osoaren aurkako" ekintza gisa defoinitu ditu erasoak.
Siriako presidente Baxar Al Assadek Frantziako diputatu talde bati harrera egin dio gaur goizean Damaskon. Pariskko atentatuak deitoratu ditiu presidenteak, eta haren herrialdeak bizi duen egoera gogora ekarri du. "Frantziak atzo ezagutu zuen Sirian azken bost urtetan bizitzen ari garena".