Mundua

Nazioarteko komunitatearen gaitzespenari desafio eginez zazpigarren misila jaurti du Ipar Koreak

Sei misil nuklear jaurti ditu bart Ipar Koreak, "proba gisa". Haietako bat ibilbide luzekoa zen, AEBak iristeko adinakoa. Nazioarteko komunitateko estatu boteretsuenek haserre hartu dute Ipar Korearen ekintza. Esate baterako, Japoniak zigorrak ezarri dizkio dagoeneko. AEBek gaitzetsi egin dute misilen jaurtiketa eta probokazio handia dela esan dute, baina oraingoz eraso militarrarekin erantzuteko aukera baztertu dute. NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak bilera egingo du gaur auzi horren aurrean zein jarrera hartu erabakitzeko. Zigor eta gaitzespen horiei desafio eginez, zazpigarren misila jaurti du gerora Ipar Koreak.

2006ko uztailaren 5a
19:33
Entzun
Bost orduko epean jaurti ditu Ipar Koreak sei misilak, goizaldeko 03:32etan hasita (atzoko 20:30ak Euskal Herrian). Jaurti dituen misiletako bat ibilbide luzekoa da, eta AEBak erasotzeko adinako indarra du.

Asia ekialdeko herrialdeek eta AEBek asaldadura handiarekin hartu dute misilen jaurtiketa. Japoniak dagoeneko zigorrak ezarri dizkio Ipar Koreari: besteak beste, estatu horretako diplomatiko eta enpresaburuei Japonian sartzea galarazi die.

AEBek baztertu egin du Ipar Korearen "probokazioari" erantzun militarra emateko aukera, baina "bere aliatuei" ahots bakarrez aritzeko eskatu die.

NBEko Segurtasun Kontseiluak gaur egingo du bilera egoera aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.