MUNDUA

NBEk amaitutzat eman du Siriako behatzaileen misioa

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Damasco hiriburuan koordinazio bulegoa jarriko du trukean. Nazioarteko 100 behatzaile inguru daude Sirian. 

2012ko abuztuaren 16a
20:37
Entzun

Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun kontseiluak Siriako misioa (UNSMIS) amaitutzat ematea erabaki du gaur, Gerard Araud presidenteak jakinarazi duenez. Hala, bertan dauden 100 behatzaileek herrialdea utzi egingo dute, igandean. NBEk baina, Sirian duen presentzia mantentzeko Damasco hiriburuan koordinazio bulegoa ezarriko duela iragarri du Araudek.

"Herrialdearen egoera eta Segurtasun Kontseiluak bizi duen zatiketa ikusita beharrezko erabakia zen", esan die Araudek bileratik aterata zain zituen kazetariei. Vitali Churkin Errusiako enbaxadoreak erabakia gaitzetsi egin du, herrialdeari "ondorio txarrak" ekarriko dizkiolako.

NBEk maiatzean hasi zuen Sirian su etena bideratzeko misioa, baina ez du hellburua lortu; izan ere, Siriako Erregimenak, zein oposizioak, indarkeria erabiltzen jarraitu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.