Ekialde Hurbila

NBEk banaketa hesia botatzeko eskatu dio Israeli

Nazio Batuen Erakudeko Batzar Orokorrak banaketa hesia botatzeko ebazpena onartu du. Ebazpenaren alde NBE osatzen dutenen gehiengoa agertu da; kontra berriz sei herrialdek egin dute, haien artean Amerikao Estatu Batuek. Hala ere, ebazpenak ez du indar loteslerik, hortaz, Israelgo Gobernua ez dago hesia botatzera behartuta.

2004ko uztailaren 21a
12:59
Entzun
Atzo onartu zuen NBEko Batzar Orokorrak banaketa hesia botatzeko ebazpena. Egindako bozketan herrialdeen gehiengoa ebazpenaren alde agertu zen eta soilik sei herrialde kontra agertu ziren, kontra agertu zirenen artean AEB zegoen. Beste hamar herrialde abstenitu egin ziren.

Onartutako ebazpenean NBEk dio Hagako Auzitegiaren epaia betez hesia bota behar duela Israelek. Ebazpenak ordea ez du indar loteslerik eta soilik gomendio bat da. Hori dela eta, Israelek esan zuen ez zuela ebazpena beteko.

Ebazpenari kritika gogorrak egin zizkion Israelek NBEn duen ordezkari Dan Guillermanek. Bere ustez, erabaki horrekin NBEko Batzar Orokorrak ez du bake prozesuan laguntzen. Bestalde, palestinarrak oso pozik agertu ziren ebazpen berri horrekin. NBEko Palestinako ordezkari Naser Al Kidwak azpimarratu zuen 1947az geroztik NBEk onartu duen txosten garrantzitsuena dela.

Txostenean NBEko Batzar Orokorrak dio Israelek ebazpena betetzen ez badu Segurtasun Kontseilura joko duela honen erabakiak indar loteslea baitu. Hala ere, Segurtasun Kontseiluak halako ebazpenik ez duela egingo suposatzen da. Izan ere, AEBk beto eskubidea du NBEko Segurtasun Kontseiluan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.