Ekialdeko Timorrek 2002an lortu zuen Indonesiarekiko independentzia. Trantsizioko gobernu bat izendatu zuten, baina hark nazioarteko indarrei laguntza eskatu zien 2005ean, herrialdean gerra zibila lehertzeko arriskua ikusi zuelako. Handik urtebetera bidali zituen NBE Nazio Batuen Erakundeak soldaduak Ekialdeko Timorra.
Iaz aukeratu zituzten legebiltzarra eta presidentea; hauteskundeak "bakean" egiten bazituzten, UNMIT misioa amaituko zuela hitz eman zuen NBEk. Hartara, itxitzat eman dute Ekialdek Timor independentearen lehen fasea.