Indarkeriak ez du etenik Egiptoko hiriburuan. Iragan ostiraletik Junta Militarra boteretik kendu eta agintea zibilen esku uzteko eskatzen duten manifestarien eta armadaren arteko liskarrak ez dituzte baretu, eta gutxienez hamabi lagun hil dituzte. Zaurituak, berriz, 800 baino gehiago dira.Ban Ki-moon NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkariak kezkatuta hitz egin du, eta protestak isiltzeko erabili duten «gehiegizko indarkeria» kritikatu du.
Hauteskunde prozesuan bete-betean dago herrialdea, eta gaur legebiltzarra hautatzeko bigarren fasearen bigarren itzulia egingo dute. Junta Militarrak, hain justu, protestak trantsizioa oztopatzeko sabotajea direla salatu du. Anaia Musulmanen Askatasuna eta Justizia alderdiak, berriz, gogor kritikatu du errepresioa, eta salaketa jarri du Polizia militarraren eta segurtasun zentralaren aurka.
NBEk Egiptoko armadaren «gehiegizko indarkeria» gaitzetsi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu