NBE Nazio Batuen Erakundeak 7.400 milioi dolar eskatu dizkio nazioarteari datorren urtean 28 herrialdetan bizi diren 50 milioi laguni giza laguntza emateko. NBEk deialdi bakar batean nazioarteri inoiz eginiko diru eskari handiena da.
«Gizaki bakoitzak segurtasuna eta egonkortasuna izateko eskubidea du, eta geure esku dago eskubide hori errealitate bihurtzea», azpimarratu du Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak. Haren arabera, berehala jarduteko beharrezkoak diren baliabideak lortzea da deialdiaren asmoa.
Laguntzarik handiena jasoko duten herrialdeak honako hauek dira: Sudan (1.700 milioi), Haiti (907), Kongoko Errepublika Demokratikoa (719), Afganistan (679) eta Somalia (530).
Dei antzua
Giza laguntzarako nazioarteri horrenbeste diru eskatu arren, NBEk badaki ez duela eskatu beste jasoko. Izan ere, azken hamarkadan egin dituen deialdietan, batez beste, eskatutakoaren %60 baino ez du jaso.
NBEk inoizko diru eskari handiena egin du pobreziari aurre egiteko
7.400 milioi dolar eskatu ditu datorren urtean 50 milioi pertsonari giza laguntza eskaini ahal izateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu