ERRESUMA BATUA
•Anguilla. Kariben. 14.000 biztanle. Dirudunen eta turisten babeslekua.
•Bermuda. Ozeano Atlantikoan. Biztanleko munduko per capita altuena dauka.13.000 enpresak dute egoitza. Turistikoa.
•Gibraltar. Defentsa eta atzerri harremanak britainiarrak dira. Espainiak beretzat eskatzen du.
•Kaiman uharteak. Zerga paradisua. Biztanle baino enpresa gehiago ditu.
•Malvinak. Argentinak eskatzen du beretzat. Petrolioa dagoela uste dute.
•Birjina Uharte Britainiarrak. Kariben. 40 uharte ditu. Finantza erakundeen paradisua.
•Turks eta Caicos uharteak. Iaz kontrola berriz hartu zuen Erresuma Batuak.
•Montserrat. Kariben. Sumendien uhartea. 2.000 biztanle.
•Pitcairn. Pazifikoan. Orotara46 biztanle ditu.
•Santa Helena. 4.000 biztanle. Sumendiz josia hori ere.
AEB-AK
•Guam. Pazifikoan dago. 160.000 biztanle. Estatubatuarren oinarrizko defentsa estrategia guneetako bat da.
•Samoa Amerikarra. Pazifikoan. AEBek kontrol ekonomikoa dauka.
•Birjina Uharte Amerikarrak. AEBekoak, baina ezin dute bozetan parte hartu. Turistikoa.
ZEELANDA BERRIA
•Tokelau. Pazifikoan. Bakarturik dago. Autodeterminazioa baztertu dute bi alditan.
FRANTZIA
•Kaledonia Berria. Pazifikoan. Indigenak eta europarrak liskarretan. 2014an erreferenduma.
MAROKO
•Mendebaldeko Sahara. Espainiako kolonia izandakoa, Marokoren okupaziopean dago.