2007ko otsailaren 18a
00:00
BELGRADSerbiako agintariak ziur daude Errusiak atzera botako duela Kosovoren independentzia proposatzen duen plana. NBEko Segurtasun Kontseiluan dute bozkatzekoa egitasmoa, eta Moskuk beto eskubidea du. Serbiako Administrazioko buru Zoran Loncarren iritziz, gaiaz arduratzen den NBEko ordezkari Martti Ahtisaari ez da objektiboa izan eta Kosovoren mesedetan egin du lan.