NBEk sahararren autodeterminazio eskubidea aintzat hartzea nahi du

Erredakzioa
2007ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Ban Ki-moon NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak aurkeztu duMendebaldeko Saharari buruzko txostena, ostiral honetan Segurtasun Kontseiluak eztabaida dezan. Egun Marokoren mende dagoen herrialdearen auzia konponduko bada, sahararren autodeterminazioa aintzakotzat hartu beharko dela adierazi du, eta bide horretan aurrera egiteko deia egin die bi aldeei.

Bai Marokori eta bai Mendebaldeko Saharari, «fede ona» eskatu die, eta aurre baldintzarik gabeko negoziazioetan murgiltzeko proposatu die. Bake «bidezko, iraunkor eta bi aldeengatik onartua» lortzeko bide bakarra hori izango dela azaldu du. Bide batez, egun NBEk Mendebaldeko Saharan duen misioa --Minurso-- sei hilabetean, urria arte, luzatzea komeni dela proposatu du.

Fronte Polisarioko iturriek aditzera eman dute, gustura hartu dutela Ban Ki-moonen txostenaren berri, autodeterminazioa eskubidea aintzat hartzen duelako.



MAROKO, ALDAKETAK ONARTZEKO PREST. Marokoko Barne ministro Chakib Benmusak aditzera eman du, beraiek lehengo astean NBEan Mendebaldeko Saharari buruz aurkeztu zuten plana, ez dela plan itxia. «Eztabaidarako prest gaude, eta eztabaidaren bidez plan hori aberasteko ere bai». Alegia, aldaketak onartzeko prest daudela esan du. Antzera mintzatu da Atzerri ministro Mohamed Benaisa ere: «Gure proposamena alde guztientzat irekita dago konponbide adostu batetara iristeko». Autonomia proposatu dute sahararrentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.