Nazio Batuen Erakundeko bi bahituak aske utzi dituzte. Gaza hirian gertatu da bahiketa: aurpegia mozorrotuta zeraman jende talde batek NBEko funtzionarioak autotik jaitsiarazi eta beren ibilgailuan sarrarazi dituzten, Adam hotelaren atarian.
Palestinako Poliziaren arabera, bahitzaileak palestinarrak dira, eta Gazako talde armatu palestinarren arteko liskarrak leudeke bahiketaren muinean. Izan ere, Poliziak uste du Abed familiako kideak direla bahitzaileak, hots, ustelkeria aferetan nahastua izan den Jihad Abed Inteligentzia Militarreko agentearen hurbilekoak. Atzo Abedtarren taldeko kide bat bahitu zuten Jeningo Martiriek, eta Poliziaren arabera, hura aska dezaten presio egiteko atzeman dituzte NBEko langile biak.
Ekialde Hurbila
NBEko bi bahituak aske utzi dituzte
NBE Nazio Batuen Erakundeko bi bahituak aske utzi dituzte; Nazio Batuen Garapenerako programan aritzen dira lanean, eta bahituak izan dira gaur. Bat palestinarra da eta bestea australiarra. Palestinako Poliziaren arabera, bahitzaileak palestinarrak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu