NBE Nazio Batuen Erakundeko goi mailako bi diplomazialari kanporatu egin ditu Afganistango Gobernuak, talibanekin biltzea eta negoziatzea leporatuta. Zehazki, segurtasuna arriskuan jartzea egotzi diete.
Michael Semple irlandarra da kanporatu duten diplomazialarietako bat, EB Europako Batasunaren Afganistanerako ordezkari nagusietako bat. Bestea berriz, NBEko goi mailako kide Mervyn Petterson britainiarra.
Helmand eskualdean izan zirenean talibanen ordezkariekin batzarrak egin zituztela dio Afganistango Gobernuak. NBEk, ordea, oso bestelako azalpena eman du: diplomazialari biak Helmand eskualdean izan zirela onartu du, baina hamar hilabetez erreboltarien esku izan ondoren Afganisntago armadak berreskuratu zuenez hango egoeraren berri jakiteko. Halaber, onartu dute han izan ziren bitartean hainbat jenderekin bildu zirela, egoeraren berri izateko: "Baliteke haien artean Afganistango Gobernuaren aldekoa ez den jendea egotea", agertu dute. Baina arestian aipatu bezala, guztiz ukatu dute talibanekin izan direla.
Mundua
NBEko bi diplomazialari kanporatu ditu Afganistango Gobernuak
Talibanekin negoziatzea egotzi diete. Michael Semple irlandarra da bat, Europako Batasunaren misioaren buruzagietako bat; Mervyn Patterson diplomazialari britainiarra da bestea. NBEk ukatu egin du talibanekin negoziatu dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu