muNDUA

NBEko bi kide bahitu dituzte bart Sudanen

Emakume bat eta gizonezko bat direla jakinarazi dute, nahiz eta ez duten zehaztu nongoak diren.

2009ko abuztuaren 29a
16:44
Entzun
Sudango ekintzaileek NBEko bi kide bahitu dituzte bart gauean Darfurren (Sudan), hango berri agentziek adierazi dutenez. Gatibuak emakume bat eta gizonezko bat direla jakinarazi dute. Ez dute zehaztu nongoak diren.

4:00ak inguruan -3:00ak Euskal Herrian- lau ekintzailek armadunek UNAMID elkarteko kideak bizi diren lekura sartu eta horietako bi bahitu dituzte, elkarte horretako bozeramailearen arabera.

Uztailaren 3an Irlandako eta Ugandako beste bi emakume bahitu zituzten eremu horretan. Oraindik bahitzaileen esku jarraitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.