MunDUA

NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak Israel salatu eta ikerketa abiatzeko eskatu du

Nazio Batuen Erakundeko kontseiluak ebazpena onartu du gaur. Kanadak kontra bozkatu du eta Europa abstenitu egin da. Israelek dagoeneko ia mila lagun hil ditu Gazan.

2009ko urtarrilaren 12a
17:10
Entzun
Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideen Kontseiluak Israel "gogor" salatu du gaur Genevan egindako batzarrean, hau Gazan (Palestina) egiten ari den erasoa dela kausa, eta ikerketa abiatzeko eskatu du.

Ebazpenak aldeko 33 boto izan ditu (gehienak arabiar herrialdeenak), kontrako bat (Kanadarena) eta hamahiru abstentzio (Europako herrialdeena). Ameriketako Estatu Batuak ez dira kontseiluko kide.

Batzorde hark Israeli Gazako indarkeria geratzeko eskatu dio, "giza eskubideak modu masiboan urratu dituelako".

Abenduaren 27an hasi zen Israel erasoan eta, azkeneko datuen arabera, 900 lagun pasa hil ditu eta lau mila zauritu. Hildakoetatik ia denak zibilak dira. Gaur jakinarazi du bart Hamas Palestinako erakundeko kide batzuk hil dituela -Hamas da nagusi Gazan-. Atzo indartu egin zuen erasoa eta, gainera, milaka israeldar entrenamendua jasotzen ari dira euren herrialdean, Gazan sar daitezen.

Zazpi palestinar hil dituzte gaur, bi emakume eta bi ume tarteko, Israelgo armadaren erasoetan. Gutxienez 25 eraso egin dituzte, lurrez zein airez. Palestinako miliziek, berriz, dozena bat kohete jaurti dituzte Israelgo hegoaldera; horietako bik Ashkelon eta Sderot herrietako etxebizitzak jo dituzte, baina zauriturik ez dute eragin.

Hamasek Israelera koheteak botatzen zituelako hasi zen erasoan hau. Israelen aldetik, orain arte hamabost lagun hil dira -soldaduak, hamar-.

Abenduaren erdian bukatu zuten biek urte erdiko su-etena. Lehengo astearen bukaeran Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluak su-eten plana onartu zuen Gazarako, baina Israelek eta Hamasek baztertu egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.