Mahmud Abbas NBEko Batzar Nagusiko hitzaldia baino ordu batzuk lehenago NBEra eskean ibiltzera ez joateko eskatu zion atzo Hamas alderdiak. «Gure herria ez da eskean ibiltzen estatu bat lortzeko. Estatuak ez dira NBEren ebazpenen bidez sortzen; norbere lurraldeen askapenetik sortzen dira, eta erakunde propioak ezartzen dira horrela», azaldu du Ismail Hanije Gazako Gobernuko presidenteak.
«Palestinako herriak 60 urte baino gehiago daramatza borrokan, eta lurraldea askatzeko milaka martiri eta preso eskaintzen». Hanijeren ustez, «estatua ez da bidezidorren edo xantaia politikoen bitartez iritsiko». Gainera, denbora galtzen aritzea leporatu dio Hanijek Abbasi, «Hamasekin ezberdintasun politikoak konpentzen aritu beharrean, ilusio baten atzetik arineketan joateagatik».
NBEn eskean ibili beharrean askatasuna norberak irabazi behar duela dio Hamasek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu