Migrazioa

NBEren arabera, 2.000 migratzaile baino gehiago hil dira aurten Mediterraneoan

Heriotza gehienak Libiatik Italiarako bidean gertatu dira. Nazioarteko erakundeak "premiazko neurriak" eskatu ditu "egoerari erantzuteko".

Mediterraneo itsasoan erreskatatutako migratzaileak, Malagako portura (Espainia) iristen. ALVARO CABRERA, EFE
mikel rodriguez
2018ko azaroaren 6a
16:27
Entzun

UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak eta IOM Nazioarteko Migrazio Erakundeak eman dituzte datuak. Horien arabera, aurten Europara asilo politiko eske ailegatu diren migratzaileen kopurua 2014tik izan den txikiena da, 105.000koa, baina Mediterraneoa zeharkatzen hil direnen kopurua ez da gutxitu, eta 2.000tik goitikoa da. "Mediterraneoa hainbat urtez munduko itsasorik hilgarriena izan da errefuxiatuentzat eta migratzaileentzat. Horrela jarraitzeak onartezina izan beharko luke guztiontzat", adierazi du Charlie Yaxley UNHCRko bozeramaileak.

Aitzineko hilabeteetan nazioarteko agentziek egiaztatutakoa berretsi du bertze behin NBEk: migratzaile gehienak Espainiara ailegatu direla aurten, 49.000 guztira. Greziara, berriz, Italiara baino gehiago ailegatu dira —28.000 eta 22.000 inguru, hurrenez hurren—, baina Italiako zeharkaldian izan dira biktima gehien, guztira hildakoen %63 inguru. Yaxley "hagitz kezkatuta" agertu da Italiako Gobernuak ekainean hasi zuen politikarekin, GKE gobernuz kanpoko erakundeei debekuak eta trabak ezarri baitzizikien Mediterraneoan erreskate lanetan jarduteko.

Azken tragedia handia atzo bertan gertatu zen. Gutxienez hamazazpi migratzaile hil ziren Marokotik Espainiara bidean gertatutako bi ezbeharretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.