NBEren arabera, 3.500 lagun baino gehiago hil ditu Siriako erregimenak

Arabiar Ligaren plana onartu zuenetik, Al Asaden erregimenak gutxienez hirurogei pertsona hil ditu

Erredakzioa
2011ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Nazio Batuen Erakundeak datu beldurgarri bat eman du: martxoan matxinadak hasi zirenetik, Siriako erregimenak gutxienez 3.500 pertsona hil ditu protesten aurkako erasoetan. Eta, gainera, joan zen astean Liga Arabiarraren konponbiderako bide-orria onartu arren, errepresioak bere horretan jarraitzen du, eta 60 lagun inguru hil dira azken egunetan.

Hori dela eta, Siriako oposizioko alderdi gehienak biltzen dituen Kontseilu Nazionalak Damaskok egiten dizkion diru ekarpenak izozteko eta Siria erakundean sartzeko aukera bertan behera uzteko eskatu dio Liga Arabiarrari. Atzo, gainera, Siriako zortzi soldadu hil ziren talde armatu batek eginiko erasoan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.