Nazio Batuen Erakundeak gaur ohartarazi duenez, Afrika ekialdeako bost herrialdeetan milioi bat haur daude gosez hiltzeko arriskuan. Afrikako Adarra deritzon eskualdean gaizki elikatuta dauden bi milioi haur daudela azaldu du NBEk, eta horietatik erdiak gosez hiltzeko arriskuan daudela.
Somalian lehorteak larriagotu egin du biztanleen egoera, eta inguruko herrialdeetan ere okerrera egin du, Kenian, Etiopian, Ugandan eta Djibutin. Nazioarteko Elikagai Funtsak ere egoeraz ohartarazi du, eta, horren arabera, hamar milioi pertsonak dute elikatzeko beharra.