Sirian zibilen aurkako errepresioa gaitzetsi du NBEren Batzar Nagusiak, eta indarkeria amaitzeko eskatu dio Bashar Al Assad presidenteari. Txinak eta Errusiak eragotzi zuten bozketa hori Segurtasun Kontseiluan egitea, baina Batzar Nagusian 122 herrialdek babestu zuten gaitzespen adierazpena, eta kontrako 13 boto izan ziren. Siriako ordezkariak «gerra deklaraziotzat» hartu du NBEren ebazpena.
Al Assaden erregimenak beste 29 lagun hil zituen atzo, horietarik lau 10 eta 15 urte artekoak. Homsen 11 lagun hil zituztela jakinarazi du oposizioak, Haman beste zazpi, Idleben sei, Deraan lau eta Deiz Zuren beste bat.
NBEren batzarrak Siriako errepresioa gaitzetsi du
Beste 29 lagun hil zituen Al Assaden erregimenak atzo, tartean 10 eta 15 urte arteko lau adingabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu