Ipar Irlanda

Negoziazio politikoa alboratu eta hauteskundeei begira jarri dira Ipar Irlandan

Ipar Irlandako alderdi politikoek alboratu egin dituzte Gobernu autonomoa ezartzeko helburuz egiten ari ziren bilerak. Bilera hauetan orain arte eman diren aurrerapausu handienak eman direla diote guztiek, baina orain hauteskundeetarako prestatzen ari dira Ipar Irlandan. Negoziaketa politikoari jarraipena emango zaie azaroaren 26ko hauteskunde autonomikoen ondoren. IRAren desarmearen inguruan sortutako istiluak ezin konponduz, bertan behera gelditu dira politikoen arteko elkarrizketak hauteskunde kanpainari lekua egiteko.

2003ko urriaren 29a
15:55
Entzun
Tony Blair Britainia Handiko lehen ministroak Ipar Irlandako alderdi politikoen kanpainak baikorrak izatea espero du. Hauteskundeen ondoren, irlandar eta britainiar agintariek Gobernua autonomikoa martxan jartzeko ahalegina ekingo baitiote alderdi politikoekin batera.

Bestalde, Tony Blairrek argi utzi nahi izan du akordio batera iritsi ez badira ere, aurrerapen nagusiak eman direla errepublikarrek aldetik. Sinn Feinek arma guztiak irlandar gizartetik kentzeko konpromisoa hartu eta IRAren hirugarren desarme pausu bat eskertzekoak direla esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.