Aleksandre Bortnikovek egin du baieztapena, segurtasun zerbitzuetako buruak, baina izenik edo beste daturik eman gabe. Ikerketaz eta susmagarriez galdetuta, "beti dago norbait" erantzun du Errusiako segurtasun arduradunak.
Horretaz gain, ordea, jakinarazi dute Errusiako oposizioko buruaren hilketan erabilitako ibilgailua Finantza Ministerioarentzat lan egiten duen Errusiako enpresa batekoa dela. Izan ere, aurretik zenbait iturrik zabaldua zuten ministerioarena berarena zela ibilgailua.
Boris Nemtsov, Errusiako oposizioko buruzagi ezagunenetako bat, tiroz hil zuten ostiral gauerdian, Moskun. Bizkarretik egin zioten tiro, auto batetik, eta zerraldo utzi, kalean. Geroztik zabaldu egin dira Errusiako Gobernuak berak eta batez ere Vladimir Putin presidentearen gertukoek zerikusia izan duten zurrumurruak.