MUNDUA

Netanyahu ez da joanen segurtasun nuklearrerako goi-bilerara

Heldu den astelehenean hasiko da Washingtonen. Israelgo Gobernuak dio "zenbaitek" Israeli "eraso egiteko" baliatu nahi dutela bilkura.

2010eko apirilaren 9a
18:14
Entzun
Heldu den astelehenean, apirilak 12, segurtasun nuklearrerako goi-bilera hasiko dute Washingtonen. Bi egunez 40tik goiti herrialdetako gobernuburu eta estatuburu dira elkartzekoak bertan. Haatik, joanen ez dela jakinarazi duena Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa izan da. Israelgo Gobernuaren iritziz, "zenbaitek" goi-bilera Israelgo Gobernuari "eraso egiteko" baliatu nahi dute. Halako interesa zein herrialdek edo erakundek duen ez du zehaztu, ordea. Dan Meridor lehen ministrordea izanen da Israelen ordezkari nagusia goi-bileran.

Israelgo Yediot Aharon egunkariaren iritziz, hango Gobernuak erabaki hori hartu du herrialde arabiarretako eta musulmanetako gobernuek AEBei exijituko diotelako Israelek NPT Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Ituna sina dezala.

Israelek ez du onartu inoiz arma nuklearrak dituenik. 1986an, ordea, Mordekhai Vanunu ingeniari nuklear israeldarrak bonba atomikoa egiteko Israelen programa nuklearra publiko egin zuen Erresuma Batuko The Sunday Times egunkarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.