Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak ziurtatu du, Israelek "Nazioarteko Zuzenbidea errespetatuz" jokatu zuela, Gazara giza laguntza eramatera zihoan Askatasunaren Flotillaren aurkako erasoan. "Seguru nago. Ikerketak adieraziko du Israelgo estatuak eta armadak nazioarteko zuzenbidea bete zutela. Israelgo Armadako soldaduengan konfiantza dut, Israelgo Estatu osoa dago bere soldaduekin harro". Halaxe hitz egin du Netanyahuk Turkel Batzordean. Batzorde hori armada israeldarraren erasoa "argitzeko" helburuz sortu zen ikerketa batzordea da, Jacob Turkel Auzitegi Goreneko presidente ohia buru duela.
Lehen ministro israeldarrak gaineratu du, "soldadu israeldarrek ausardia harrigarria agertu" zutela "euren lanean". Eta "euren bizitzen aurkako mehatxuari" egin ziotela "aurre". Era berean, Gazaren aurkako blokeoa defenditu du, "Hamasek Gaza terroristen gune bihurtu duelako, politikoki, militarki eta ekonomikoki Iranek lagunduta".
munduA
Netanyahuren arabera, Israelek Nazioarteko Zuzenbidea errespetatuz jokatu zuen
Israelgo armadak Gazara giza laguntza eramatera zihoan Flotilla ontziari egindako erasoa defenditu du ikerketa batzordean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu