•Uztailak 4. Eskandalua lehertu zen The Guardian-ek argitaratutako informazioaren harira. Horren arabera, 2002an News of The World-ek Milly Dowler neskatoaren telefonoa zelatatu zuen. Dowler desagertuta zegoen orduan, eta gerora jakin zen bahitu eta hil egin zutela.
•Uztailak 7. News of The World itxiko zutela iragarri zuen Rupert Murdochek.
•Uztailak 8. Andy Coulson astekariko zuzendari ohia atxilotu zuten. Cameronen prentsa arduradun ohia ere bada.
•Uztailak 13. BSkyB telebista katearen jabetza osoa eskuratzeko eskaintza erretiratu zuen Murdochek, presioen ondorioz.
•Uztailak 14. Krisia AEBetara hedatu zen. 2001eko irailaren 11ko biktimei ustez eginiko entzuketak ikertzen hasi zen FBI.
•Uztailak 15. Rebekah Brooksek News Internationaleko kontseilari kargua utzi zuen. Bi egunera atxilotu zuten. 2000-2003 artean izan zen astekariko zuzendaria.
•Uztailak 17. Scotland Yardeko buru Paul Stephensonek dimisioa eman zuen. Gauza bera egin zuen buruzagiorde John Yatesek biharamunean.
•Uztailak 19. Parlamentuko batzordeetan deklaratu zuten Murdoch aita-semeek, Brooksek, eta dimisioa emandako Poliziako buruek.
'News of The World' auziaren kronologia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu